Angel Erro, Rikardo Arregi eta Aitor Blanco Leoz Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sarien irabazle

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 16a, 18:50
Aitor Blanco Leozek Arthur Conan Doyleren 'The memoirs of Sherlock Holmes' euskaratu du

Haurrei eta gazteei zuzendutako lanak euskaratu dituzte eta 9.000 euro jasoko ditu irabazle bakoitzak.

Angel Errok Lawrence Schimelen Pronto por la mañana haurrentzako liburua euskarara ekartzeagatik lortu du saira eta Rikardo Arregik, kategoria berdinean, haur lieraturan, No es hora de jugar liburuarengatik. Aitor Blanco Leozek berriz, gazteentzako literatura kategorian saritua izan da Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen memoriak liburua itzultzeagatik

Sarien 19. edizioan, Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariaen irabazle bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu. Aurten gainera, dimplomez gain eskuz landutako garaikurrak banatuko zaizkie, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. 

Gasteizko Udalak haur eta gazte literaturan euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzen ditu. Epaimahaia Karlos del Olmok, Nerea Hernandok, Mario Unamunok, Miren Ibarluzeak eta Karlos Zabalak osatu dute eta 16 lan aurkeztu dira, 8 kategoria bakoitzean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!