2022/11/16 19:30

Trizzak eta Harkaitz Cano: Zerbait gertatzera doa edozein unetan

Trizzak eta Harkaitz Cano: Zerbait gertatzera doa edozein unetan
Civivox Kondestable, Iruñea

Trizzak eta Harkaitz Canok Zerbait gertatzera doa edozein unetan errezitaldia eskainiko dute Kondestable Jauregian. 

Raymond Carver ipuingile eta poeta (1938-1988) ‘errealismo zikin’ deitu izan zaionaren ordezkari behinena izan zen. Etiketa trakets xamarra da hori, ordea; izan ere, ba al da errealismo garbirik? Eguneroko bizitzeko zirrikiturik gordinenetan txinparta poetikoak ateratzen trebe zen poeta amerikarraren aleekin dago osatua, batik bat, emanaldia, AEBk eman diguten genero txundigarrienaz lagunduta: jazzarekin, alegia. Oihartzun berriak aurkitu ditu TRIZAK hirukoak poema hauetan eta Harkaitz Cano arduratu da itzulpen lanaz eta ahotsa jartzeaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!