'HORMA' zikloaren amaierako jardunaldiari hasiera emateko, Nafarroako elektronika eta industria kulturalari buruzko mahai-ingurua egingo da (17:00etan), eta generoaren unibertso komertzialaren eta prestakuntza-unibertsoaren erakusketa-standak irekiko dira.
The Bass Valleyk Ableton Liveri buruzko master class bat eskainiko du (19:30ean), eta Kreatorrek gauza bera egingo du bere live analogiko eta digitalarekin (18:15ean).
Jardunaldiari amaiera emateko Piek eta Erol Alkan izango dira (21:00etan).
Sarrerak, 10€, dagoeneko eskuragarri Baluarteren webgunean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.