Pobreziaren aurkako ituna ebaluatzeko konpromisoa hartu dute parlamentuak eta NUPek

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 11a, 10:25

Nafarroako Parlamentuko, NUPeko eta Gizarte Erakundeen Plataformako kideak, aurkezpenean. Argazkia: Nafarroako Parlamentua.

Unibertsitateak balorazio-tresna bat emango dio foru ganberari martxoaren 31 baino lehen, eragile sozialekin hitzartutako helburuak eta ekintzak nola betetzen diren aztertzeko eta neurtzeko.

Pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako 2021-30 Nafarroako ituna betetzen den ebaluatzeko hitzarmena sinatu dute gaur. Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Erakundeen Plataformarekin adostu dute.  

Pobreziaren Nazioarteko Egunaren 2019ko ospakizunaren esparruan hartutako erabakiaren ondorioz 2007an hartutako konpromisoak berritu zituen dokumentua da ituna. 2021eko otsailaren 20an sinatu zuten. Helburu eta ekintzen gida bat jasotzen du, Nafarroako Gobernuak Garapen Iraunkorreko Helburuak ezartzeko.

Horiek betetzen direla ziurtatzeko, lan metodologia garatuko dute orain NUPek eta parlamentuak. Helburu eta ekintzen ebaluazioa erraztuko duen trena garatuko du unibertsitateak eta legegilearen esku jarriko du, parlamentarien talde eta taldeek aztertu eta erabil dezaten.  Parlamentuak gehienez 14.960,15 euroko diru-laguntza emango du jardueretarako. Tresna hori 2023ko martxoaren 31 baino lehen erabili ahal izango da.

NUPek, bere aldetik, proiektua behar bezala burutzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta giza baliabideak jarriko ditu, Unibertsitate Proiekzio, Kultura eta Zabalkunde Errektoreordetzak emandako jarraibideen arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!