2.000 euroko isuna jaso du DJ Reimyk Iturramako festetako gaupasarengatik

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 5a, 08:44

Gazteek publiko egin zituzten zaurien irudiak

Iruñeko Udaltzainek "festaren arduradun bakarra" dela diote eta izandako istiluen erantzule egiten dute musikaria. Iturramako gazteek polizien oldarraldia salatu zuten maiatzean, kolpeka erantzun baitzuen udaltzaingoak Gaztelugibeleko festaren aurka.

Pasa den maiatzean, Iturramako festetan gertatu zen dena. Larunbatetik iganderako gauean, txosnagunea itxita, Gaztelugibeleko harresietan jarraitu zen festa, hainbat pertsonen parte hartzearekin, musika eta guzti. Goiz partean Iruñeko udaltzainek gogor egin zuten gazteen kontra. Borra kolpe eta pilotakaden ondorioz hainbat zauritu eraginez. 5 hilabeteren ostean DJ Reimy musikariak bi mila euroko isun proposamena jaso du etxean festa honengatik. Bere sare sozialetan salatu duenez, Gaztelugibelean ez zuten ez atxilotu ezta identifikatu ere, beraz haren kontrako salaketak zentzurik eta argudiorik ez duela azaldu du. Festaren erantzule bakartzat hartzen du udaltzainak DJ Reymi, honek difamazio eta albiste faltsuen biktima dela esan du sare sozialetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!