LGTBI+ kolektiboaren beharrizanei buruzko hausnarketarako jardunaldia antolatu dute

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 27a, 10:39
Argazkia: Ekinklik

EHGAM-Nafarroak antolatutako 'Mariburuari ekin bazterrean' jardunaldia urriaren 8an izango da Iruñean. 9:00etan hasiko den jardunaldian mahai-inguruak, tailerrak eta afari beganoa egingo dira.

 

Nafarroarako lan-sare baten aukera aztertzeko lan egiten duten LGTBI+ kolektiboen arteko loturak ezartzea; kolektibo desberdinetako pertsonekin aldarrikapen bateratuak adostea, lehentasunen agenda bat ezarriz; LGTBIfobia eta horren ondoriozko erasoak prebenitzeko ekintza bateratuak garatzea; eta LGTBI+ eraginerako agenda propioa ezartzea izanen ditu helburu EHGAM-Nafarroak antolatutako 'Mariburuari ekin bazterrean' jardunaldiak.

"LGTBI+ pertsonen heterogenotasuna eta interesak kontuan hartuta, beharrezkoa da elkarguneak sortzea eta, horrela, LGTBI+ agenda propioa sortzea. Era berean, ikusi da pertsonek eta kolektiboek antolaketa-ereduak behar dituztela, hainbat eragile bil ditzaketenak eta, ondorioz, ekintza bateratuen antolamendua arindu eta erraztu daitezkeenak", nabarmendu dute.

Gaineratu dutenez, lan horretarako "beharrezkoa da esku hartzeko eremuak identifikatzea, LGTBI+ pertsonen gizarte-pertzepzioan eragin negatiboa duten estereotipoak eta aurreiritziak gainditzea ahalbidetuko duten ekintza-estrategiak diseinatzeko".

Egun osoko egitaraua prestatu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!