Ekaina erdialde eta amaierako suteek sarraskia eragin zuten Nafarroako erdialdeko eta Erriberako paisaia naturalean eta landa eremuan. Suak 15.000 hektarea landareri baino gehiago kixkali zituen, haietatik 13.000 mila inguru baso eta bi mila baino gehiago nekazal eta abeltzaintza lur.
Bertako ekoizleek pairatutako galerari aurre egiteko Errigorak martxan jarri zuen uztaila hasieran diru ekarpenak egiteko aukera. Ostiralean amaituko da Nafarroako landa eremua diruz-laguntzeko epea.
Eskualdean bertako hizkuntza sustatzeko normalean nekazariek euren produktuak eskaintzen dizkiete herritarrei, orain elkartasun premia haiek dute.
Euskal Herri osoko kultura eta kirol arloetako herritar ezagunek bat egin dute kanpainarekin azken txanpan. Herritarrei zein era guztietako talde, elkarte eta enpresei ere dei egin diete diru bilketan haien alea jar dezaten. Esan bezala ekarpenak egiteko epea etzi amaituko da eta ekarpenak errigora.eus atarian egin daitezke transferentzia, txartel zein bizum bidez.