Struendoaren burrunbak hartuko ditu kaleak gauerdia aldera

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 12a, 13:09

Gaurkoan ez da euskarazko jarduerarik Udalaren egitarauan. 

Dj Jotatxok bermutaren ordua girotzen hasi da Muthiko alaiak peñan. Bertso Bermut erakargarria Josu Sanjurjo eta Sustrai Kolinarekin izango da Zaldio maldikon eta Iruña taldeak bazkari berantiarra antolatu du, arratsaldeko hiruretan, hau ere musikatua, Kantu Bazkaria baita.

Dj tok eta Dj Reimi izanen dira La Unica peñan eta Avenida tabernan eta arratsaldean askotariko txaranga eta elektrotxaranga ariko dira alde zaharrean barna.

Kontzertuei dagokienez Oinez Txokoan Txalainak taldea lehenik eta gero hitzordua Trikidantz eta DJ Bullekin, Streetwise eta alerta gorria Herriko Tabernan, eta Afu talde barañaindarra Katakraken.

Eguerdian izan da Struendo txikia eta Gauerdiaren bueltan haisko da Struendoa Casa Marcelianon.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!