Adarkatu bat Jandillakoen entzierro bizian

Haritz Pascual Garjon 2022ko uztailaren 12a

  • Zezenen abiadurak eragin du arriskua
  • Udaletxe plazan eta kallejoian izan dira unerik zailenak
  • Bi minutu eta 20 segunduko iraupena izan du entzierroak

Atzoko Cebada Gagokoen entzierro arriskutsuaren ostean, gaur bigarren plater fuertea: Jandilla. Hauena ere goizeko lasterketa arriskutsua izan da, kasu honetan ez zezenak korrikalariekin sobera fijatzen zirelako, baizik eta zezen taldearen abiadura biziagatik. Bi minutu eta 20 segunduko entzierro azkarra izan da gaur goizekoa.

Santo Domingon gora idiek ireki dute lasterkaldia eta atzean zituen Jandillak azkar jarraitu diote. Azkenekoa zihoana eskuinean zituen korrikalariekin fiajtzen zen etengabe eta taldetik atzeratu da pittin bat, eskuin paretaren contra egin eta gero. Ez du inor harrapatu eta segituan hartu du bere anaien erritmoa. Bitartean, mertxika koloredun zezenak aurre hartu dio taldeari eta suziriaren moduan sartu da Udalatxe plazan, abiaduraren inertziagatik, eskuin hesiraino  joanez. Hortxe neska bat aurretik eraman du, kolpe bortitza eman dio sorbaldan eta beste lasterkari bat sehaskatu du adarren artean, airetik botaz. Mertxikari anai beltz batek hartu dio aurre Estafetaraino. Gaur ez dute talkarik egin hesiaren kontra eta horregatik ez dute abiadurarik galdu. Hori bai, zezen taldea luzatu da, eta lasterkaldi ederrak utzi dizkigu Estafeta osoan, luzeak gozatzekoak eta gainera borroka askorik gabe. Somatu da korrikalari gutxiago zegoela gaur ibilbidean.

Kallejoirako jeitsieran eta zezen plazaren sarreran bizi izan dugu eguneko bigarren unerik arriskutsuena. Zezen bat erori egin da plazara sartu aurretik, atzetik beste bat zetorren hainbat gazte aurrean zituela. Talka egin dute. Korrikalari batek adarren igurtzia somatu du hankartean baina onik altxatu da eta hesian babestu. Kallejoian, mertxika koloredun zezenak, korrikalari bat harrapatu du. Adarretan zintzlik eraman du metro batzuk, arropatik eutsita. Bera izanen da gaurko adarkatu bakarra. Zezen plaza barruan denak zuzenean ikuiluetara, bi munutu eta hogei segundutan geldituz kronometroa.

Bost zauritu ordu honetan ospitale unibertsitariora, esan bezala, ezker besoan adarkada du horietako batek, udaletxe plazako neskak kolpe bortitza du sorbaldan eta beste hiruak oinkadak eta kolpeak dituzte baina larritasunik gabekoak.

 

Bihar, Sanferminetako azkenaurreko entzierroa izanen dugu, Victoriano del Rio ganadutegi madrildarreko zezenekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!