Cebada Gago ganadutegiko zezenek beren ospe txarrari erantzun eta aurtengoko entzierrorik arriskutsuena egin dute Iruñeko karriketatik. Aurretik, Iruñean izandako urte guztietan adarkatuak utzi dituzte eta gaur ere halaxe egin dute, gutxienez hiru pertsona adarkatu dituzte.
Cebada Gagokoak ziztu bizian atera dira Santo Domingoko ikuiluetatik….ia ia idien beharrik gabe, zezenak jarri dra taldearen aurrekaldean. Anaietako batek bakarik egin du aldapa guztia, suziri baten moduan, kalea garbituz. Maldan zeuden korrikalariek ezin zuten korrikarik egin bere aurrean eta harrapatuak ez izateko albo batera egin behar zuten berehala. Bere anaiak atzetik, idiak atzean utziz, eta Cebada Gagokoek egiten duten moduan, esker eskuin fijatuz, arrisku une handiak utziz.
Estafeta karrikako bihurgunera, lau zezen heldu dira aurretik, lauek talka egin dute hesiaren kontra eta orduantxe lasterketa luzatu da. Estafetako lehen tarte honetan, korrikalariek gozatu dute, tarte asko zegoelako eta adarren aurrean luze gozatzeko aukera eman delako. Ohiko korrikaleri asko gaur une hauetan. Gaur jende gutxiago zegoen kalean nabarmenki. Baina Cebada Gagokoek gordeta zuten oraindik ere arrisku puntu handi bat. Mertxika koloredun zezena aurretik joan da, ezker eskuin eginez, arrisku sentsazioa emanez. Horrela iritsi da telefonikara, korrikalari zenbait aurretik eramanez. Kallejoirako jeitsieran, bueltatu egin da, atzetik, bere anaiekin korrikan zetozen pertsonak ezuztean harrapatuz. Hortxe eman da, eguneko adarkadetako bat. Zezenen aurrean korrikan zetorren gazte batek, bueltatutako Cebada topatu du bere gainetik pasa da, ia ia salto eginez, bainan lurrera eroritakoan, kallejoian zegoen adar festarekin topatu da. Ezker hankan adarkada du, galtza osorik urratuta. Banan banan sartu dira zezenak zezen plazara. Eta hortxe eguneko unerik arriskutsuena. Mertxika koloredun zezenak, eskuinerantz egin eta hesian, igo eta babestu gabe ziren ehunka korrikalarien contra egin du. Hortxe bi pertsona, bi korrikalari batera adarkatu ditu. Ezin ziren babestu burladeroetan, jende gehiegi zegoen Berta eta amaiezinak izan diren segundu luzezluzatu dira adarkadaka. Dobladoreak saiatzen ziren, baina Cebada gagokoa tematuta zegoen korridoreekin. Azkenean askatu dute eta ikuiluetara sartu da. Entzierroa oraindik ez zen amaituta, atzetik, Estafeta erdian erori den zezen beltza ailegatu behar zelako. Honetan lan bikaina egin dute korridoreek, despistatuta eta etengabe itzuli nahi zun zezena onbidean jarriz. Hiru minutu eta hamabi segunduko lasterketa Cebadakoena.
6 pertsona izan dira zaurituak, haietako hiru adarkadaz. Zezen plaza barruan hartutakoak, plazako kirofanoetan bertan operatu dituzte, kallejoirako jeitsierakoa ordea Ospitale Unibertsitariora eramaen dute.
Bihar ere arriskua
Jandillako zezen arriskutsuek hartuko diete lekukoa Cebada Gagokoei. Ez da ganadutegi makala ezta ere eta lasterketa izugarriak egin dituzte Iruñeko karriketan. Lasteketa biziak egin ohi dituzte. Iruñean izandako 20 aldietan, 31 adarkada utzi dituzte. Haiek eragin zuten duela 13 urte, Sanferminetako entzierroetako azken hildakoa, Daniel Jimeno madrildarra.