Igandea izanik ere ez da espero zitekeen jende pilaketarik izan eta La Palmosilla zezen taldearen abiadurak jarri du gaurko harriskua eta bizitasuna.
Egunero bezala, idiak atera dira zezenen aurretik Santo Domingotik eta abiadura bizian egin dute maldan gora. Zezenak ongi babestuta idien inguan, ongi anaituta, ez dira sobera fijatu esker eskuin zituzten korridoreekin. Anaituta eta ongi babestuta egin dute ere Udaletxe eta Merkaderes tartea. Idiek ongi ikasi dute bidea, eta lehendabiziko bi entzierroetan Estafeta hasierako hesiaren contra talka egin bazuten ere, azken bi entzierro hauetan, irrist egin gabe eta ia abiadurarik galdu gabe egin dute bihurgunea. Estafetan lasterketak luzatu dira, baina zezen eta idi taldearen abiadura horren zen handia, korridoreek ezin zutela eutsi lasterketari. Bizitasun horrek hainbat eroriko eta tentsio une eragin ditu, adarrak gertu izan diren arren, zauriturik utzi gabe. Estafeta erdian, zezen batek aurreko hankak galdu eta bakarrik geratu da atzeratuta, La Palmosillakoa ordea nobleziaz aurrera egin du, korridoreen kontra egin gabe, bere anaiekin berriz ere elkartzeko lasterketa bizian. Zezen plazako kallejoian beste une arriskutsu bat, lurrera eroritako gazte bat, zezen taldea iristen zen unean altxatu baita. Zentrimetro gutxi falta izan dira, adarkada larria izateko. Zuzenean eta arazorik gabe, taldea zezen plazako ikuiluetara sartu da, baita atzeratuta zetorren anaia ere. Bi minutu eta 29 segunduko entzierro bizia kronometroan.
Abiadurak, ospitaletara eraman dituzten lau zaurituak eragin ditu. Ez dago adarkaturik, bai ordea kolpe zenbait.
Cebada Gago arriskutsuen zai
Biharko entzierroan izen propioa duten Cebada Gagoko zezenak izanen ditugu Iruñeko karriketatik. 1985etik Sanferminetako finkoak eta adi, adarkatu gehien eragin dituen ganadutegia da. 57 zauritu larri, normalean oso luzeak izaten diren entzierroetan.