Dantza emankizun bateratua eginen dute Iruñerriko taldeek

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 6a, 12:31
Argazkia: Dantzan.eus

Festa hasi da, eta hamaika ekitaldi izanen dira gaur hiriko kaleetan. Herri eragileek eta Iruñeko Udalak antolatutakoak bildu ditugu egitarau bakarrean.

Folklore jaialdia antolatu du Iruñeko Udalak. Festa hasi eta berehala izanen da eta Iruñeko eta Iruñerriko taldeak bilduko ditu. Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri taldeetako dantzariak elkarrekin ariko dira dantzan, Foruen Plazan.

Hainbat dantza eskainiko dituzte: Agintariena, Lesaka (Makil Gurutze, Zubigaineko) eta Arantza (Sarrera, 2 mutildantza, neskandantza, sokadantza), Fandangoa eta Arin-Arina, jauzi bat eta Larraindantza eskainiko dituzte emanaldian.

Iruñeko Udalak antolatutakoaz gain, herri eragileek eginen dutena bildu dugu:

  • 13:30 Folklore jaialdia
  • 13:30 Kalejira (La Unica)
  • 15:00 Dj Elepunto (Herriko)
  • 16:00 Andoni Ollokiegi (Zabaldi)
  • 16:00 Dj Jambos (Matalaz)
  • 18:00 Riau, Riau (Udaletxea)
  • 19:00 Nicolette All Stars & Lauer. Konpainia plaza. (Iruñeko Udala)
  • 20:00 DJ Muru eta Ese Chaval (Matalaz)
  • 21:00 Txistu eta gaita (Gazteluko plaza)
  • 22:00 Dj Balber (Herriko)
  • 22:00 Maruxak (HSF - Zabaldi)
  • 23:00 Suak
  • 23:00 Dj Enjoy (Kalixto)
  • 23:30 Puro Relajo + Dj (Antoniutti) Iruñeko Udala
  • 23:30 Rodeo + The Trikiteens (Oinez txokoa)
  • 01:00 Dj Stepy (Arrano)

Kontsutatu sanferminetako egitaraua, egunez egun. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!