Greba Iruñeko igerilekuetan

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 27a, 11:37

Lan hitzarmen duinen defentsan, grebara dei egin dute Anaitasuna, Club Natacion eta Txantrea kirol elkarteetako langileek. KPIren inguruko soldata igoera nahi dute, salneurrien gorakadaren aurrean, erosmen ahalmena mantentzeko. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek bat egiten dute deialdiarekin.

"Kirol elkarteetako mantentze kostuen gorakada langileon bizkar jarri nahi dute zuzendaritzek" salatu du ELA sindikatuko ordezkaria den Pablo Sanchezek, "Badakite bazkideen kuotak igotzea arazoak eragingo dizkiela eta horregatik kostuak merketzeko langileon soldata murrizten dute". Azken hilabeteotan Anaitasuna, Club Natacion etas Txantrea kirol elkarteetako lan hitzarmenak negoziatzen izan dira eta ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen ustez erabateko blokeo egoera batetara iritsi dira. "Egungo egoera kontutan hartuta eta jabetuta egoera ekonomikoa ez dela erraza, ulertu dugu ez dela unea aldarrikapen askorekin estutzeko, kostu gehiagorik ez eragiteko" azaldu du Sanchezek, "Baina gutxienez, soldaten erosmen ahalmena bermatzea nahi genuen". Zuzendaritzek ordea ez dute sindikatuek nahi zuten moduan erantzun. "Gure proposamen zentzudunaren aurrean ez digute ezta KPIaren mailako igoerarik onarzten zuzendaritzek" salatu du ELA sindikatuko ordezkariak, "Txantrean soldatak bere horretan mantenduko dira, Anaitasunan %1eko igoera proposatzen dute eta Club Natacionen %3koa da planteatzen dutena; hau da KPIarne igoeraren erdia asko jota".

Gauzak horrela, eta hiru elkarteetako zuzendaritzak mugitzen ez direla ikusita, grebara dei egin dute sindikatuek, datorren ekainaren 30, uztailaren 1 eta uztailaren 2an, nahiz eta eguraldiaren arabera, data hauek aldatzeko aukera ere irekita uzten duten. 80 langile daude deituta protesta honetara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!