XXXI. edizioa du aurten dute Haurrendako Antzerki-testuen Lehiaketak. Iruñeko Udalak bultzatzen dituen lehiaketen artean zaharrenetakoa da, eta dramaturgoen lana sustatzea du helburu.
Lehiaketan 18 urtetik gorakoek parte hartzen ahalko dute. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaragabeak, eta ezin izanen du testu bera bi modalitateetan aurkeztu. Irabazleak bi sari jasoko ditu: handiena, obra taularatzeko aukera.
Testuak posta elektronikoz bidali behar dira biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, eta 'Gaia' eremuan honako hau idatzi beharko da: ‘Haurrendako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketa’. Epaimahaiaren epaia irailaren lehen astean emanen da jakitera.
Iazko edizioan, 123 antzezlan jaso ziren, 118 gaztelaniazko modalitatean eta 5 euskarazkoan. Pablo Barrioren ‘Dzist-Dzast’ izan zen sariduna, euskarazko modalitatean. Aste Santuko oporraldien bezperan estreinatu zuten.
Ez da udalak martxan duen lehiaketa bakarra. Bertsozale elkartearekin batera Bertsopaper Lehiaketa martxan jarri dute aurten ere. Datorren ostegunean amaituko da lanak aurkezteko epea.