Peñetako amabitxien figura desagerrarazi zuen emakume taldea omenduko du Festa sariak

Haritz Pascual Garjon 2022ko eka. 16a, 14:06

30eko hamarkadatik 1978rarte Iruñeko Peñek amabitxien figura izan zuten, gizonezkoen laguntzaileak zenbait ekitaldi eta bilkuretan. 78an ordea emakume talde batek figura hau desagertu eta Peñetan berdintasuna zabaltzen hasteko lehendabiziko pausuak eman zituen. Los de Bronce peñak, Festa saria emanen die aurten.

"Giro taurino eta Peñen inguruko figurak ziren amabitxiak" azaldu du Euskalerria Irratian Los de Bronce peñako Nerea Uhaldek, "Haiek hautatzen zituzten, zenbait bilkura, dantzaldi edo ta agerraldi publikoetan, gizonezkoen ondoan ager zitezen". "Dotore jantzi behar ziren, garai horietako giro taurinoetako mantoia eta peinetak erabilita" gaineratu du nereak.  Figura hau urtetan izan zen presente Iruñeko peñetan, 1978an emakume talde batek amabitxien kontrako pankarta bat zezen plazan jarri zuen arte. "Amabitxiei ez! Parte hartze gehiago! Erasorik ez Sanferminetan" zioen pankartak. "Ekintza horrek sentsibilizazio berria zabaldu zuen peñetako kideen artean" adierazi du Uhaldek, "Ez soilik amabitxien figura atzerakoia ikusi zelako, baita eraso sexisten kontrako lehendabiziko protesta zan zelako Sanferminen baitan". Hurrengo urtean ez zen amabitxirik izan Iruñeko Peñetan eta emakumeak bazkide moduan onartzeko prozesua eta borroka abiatu zen peñen baitan.

Los de Bronce Peñak emakume hauek ekintza txalotu nahi du aurtengo Festa sariaren bitartez, urtero, berdintasunaren alde lan egindako emakumeak eta eragileak omentzen dituen saria. Uztailaren 11n, Agurne Baquer, Gemma Larraintzar, Maite Larraintzar, Mirenjo Larraintzar, Arrosa Larraintzar eta Itzabel Urbeltzek jasoko dute Festa oroigarria, 1978an egindako protesta hori gogoratuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!