Metropoli Forala, Gaiarre antzokitik

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 16a, 11:45

Antzokiaren 90. urteurrena eta Euskalerria Irratiaren denboraldiaren amaiera ospatzeko saio berezia egin dugu

Metropoli Forala eszenariorik ederrenetik egin genuen atzo, Gaiarre antzokiko oholtzatik hain zuzen ere, gibelean patioko 436 butaka zein palko dotoreak genituela.   

Antzokiko lan taldeak erraztasun guztiak eman zizkigun saioa prestatzeko, eta haren bi ordezkari izan genituen bidelagun, cicerone, saioaren lehen minutuetan: Maialen Marin komunikazio arduraduna eta Santos Garcia teknikarien burua.

Haien gibeletik, Gaiarreko oholtza aurretik zapaldua zuten hainbat lagun igaro ziren gure mikrofonoen aitzinetik. Lehena, Oier Zuñiga aktore eta ilustratzailea, duela zenbait hilabete Gaiarren Zaldi Urdina obra antzeztu zuena.

Haren gibeletik, Ion Zelestinok antzokiari izena ematen dion Julian Gaiarreri eskainitako El Roncales kanta ezagunaren gainean inprobisatu zuen bere tronpetarekin.

Gaiarre antzokiak Nafarroako Bertsolari Txapelketako hainbat final hartu ditu. Besteak beste, Estitxu Arozenaren lehen biak. Nafarroako lehen emakumezko txapelduna izan genuen saioan.

Javier Mangadok bereziki eraikinaren historiaz eta, oro har, Iruñeko antzokien istorioez hitz egin zigun.

Bigarren ordua Gaiarre antzokiaren iruditeria kolektiboa bildu duen Labrit Ondarea-ko buru Gaika Arangurenekin hasi genuen. Haren ondotik Ene Kantak-eko lagunak eduki genituen solaskide, baita Nafarroako Kantu Txapelketako antolatzaileak ere.

Azken txanpan, Pamplonesa musika bandako eta Iruñeko Orfeoiko ordezkariak eduki genituen bidelagun.  

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!