Barakaldoko hilketa matxista salatzeko protesta eginen dute, Iruñean

Aski da! lelopean elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak, Barakaldon eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 20:00etan izanen da Iruñeko protesta, Udaletxe plazan.

Eraso sexistarik ez eskatzeko eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko bost protesta antolatu ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa sareak. 20:00etan izanen da Iruñeko hitzordua, Udaletxe plazan.

Aurreko ostegunean, Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Barakaldon (Bizkaia), ama hil izana leporatuta. Apirilaren 26an zendu zen, Gurutzetako ospitalean.

Barakaldon gertaturikoa hilketa matxista bat dela baieztatuko balitz, aurten gizonezko batek hildako bigarren emakumea litzateke. Tuteran Sara Pina Ieregi hil zuen mutil lagunak, urtarrilean.

016

Biktima izan direnen emakumeentzako arreta zerbitzuko telefonoa

Fakturan ez du arrastorik uzten, baina telefonoaren dei erregistroetatik ezabatu behar da.