Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du gaur Erraldoien Txokoan

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 9a, 07:26
JOseba Irazoki eta lagunak, artxiboko irudi batean.

Jiel III diskoa aurkeztuko du, Kantua eta Hitza zikloaren barruan

Joseba Irazoki eta Lagunek kontzertua eskainiko dute gaur, ekainak 9, 20:00etan, Erraldoien Txokoan. Sarrera doan da, baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu beharra dago. Erraldoien Txokoan bertan banatuko dituzte, 19:00etatik aurrera.

Gaurko emanaldian, Jiel III diskoa aurkeztuko dute, hau da, Joseba Irazoki eta Lagunak formularekin plazaratzen duten hirugarrena. Beste behin ere, disko harrigarria sortu du, geruza ugari dituena, entzunaldi bakoitzean detaile berri bat eskaintzen dizuna. Erraldoien Txokoan, Felix Buff baterian eta sintetizadorean ariko da; Jaime Nieto, baxua; Ibai Gogortza, gitarran; eta Joseba Irazoki, jakina, ahotsa, gitarra, sintetizadore eta zaratetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!