Jaso Ikastolaren Ximur musikalak Neurologia Elkartearen sari bat jaso du

Iosu Ganuza García 2022ko eka. 8a, 18:26
Imanol Janices eta Irantzu Zabaltza saria jasotzerakoan. Iturria: Jaso Ikastola

Lanaren proposamen artistiko eta hezitzaileak dementzien ezagutzari eta prebentzioari buruzko irakaskuntza-proiektua aitortzen du.

Espainiako Neurologia Elkarteak (SEN) Alzheimer saria eman dio Jaso ikastolak 2021ean eginiko Ximur musikalari. Iaz oholtzetara eraman zuten lanaren gaia gaixotasun hori zen eta bereziki adinekoei erreparatzen zien.

Musikalaren “proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna aitortu dizkio” SENek Iruñea mendebaldeko ikastolari, baita “ikasleei zuzendutako dementzien ezagutzari eta prebentzioari lotutako irakaskuntza-proiektua” ere.

Saria Imanol Janices eta Irantzu Zabalza musikalaren zuzendariek jaso dute Bartzelonan, eta esker ona adierazi dute "SEN bezalako ospe zientifikoa duen erakunde batek” ikastolaren sormen lana aitortu duelako. Nabarmendu dute, ikasleen “aitona-amonen belaunaldiko pertsona askok bizi duten errealitatera hurbildu,  enpatizatu eta sentsibilizatu nahi izanagatik” sortutako lana izan dela Ximur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!