Migratuen kolektiboek kalean eginen dute lo gaur

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko eka. 8a, 10:00

Diskriminazio eza eta harrera duina eskatzeko ekintza antolatu dute Iruñeko Udaletxe plazan. Itziar Barbaji Karabana Mugak Zabalduzeko kidea elkarrizketatu du irratiak. 

Ulergaitza da elkarteentzat kalean hainbeste jendek lo egitea. “Baliabideak badaude”, azaldu du Itziar Barbajik Euskalerria Irratian. “Borondatea da arazoa”. Hori salatu nahi dute. Euskal Herriko hainbat herrietan aldi berean eginen dute gaur protesta. Jarduerak 20:00etan hasiko dura, eta goizaldeko zazpiak arte izanen dira bertan.

Arrazismo instituzionala gaitzetsiko dute, eta atzerritarrei buruzko legea aldatzea galdegingo dute. Harrera duina eta migranteen erregulazio duina bermatuko duen herri ekimen legegilea jarri dute martxan. 

Argazkia: Ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!