Federazioak parte-hartze prozesua abiatu du, peñen etorkizuna birpentsatzeko

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 7a, 11:46

Irrintzi peñako kideak, pankarta eusten, artxiboko irudian.

Ekainan eta irailean eginen dituzte saioak, "etorkizuneko agertokiak, helburu berriak, ildo estrategikoak eta ekintzak" proiektatzeko. 

Iruñeko Peñen Federazioa 2021eko ekainaz geroztik lanean ari da diagnostiko bat egiteko, egungo egoera ezagutzeko, Peñetako bazkideen artean 2022-27 aldirako Plan Estrategiko bat modu parte-hartzailean garatu ahal izateko, hurrengo urteetarako Iruñeko Peñen multzoaren ekintza-ildo nagusiak definitzeko. Datorren ostiralean hasiko dira saioak, eta irailean amaituko dute prozesua.

Diagnostikoaren arabera, Federazioaren indargune nagusiak honako hauek dira: Peñak erakunde eta erakunde sozialen aurrean ordezkatzea, Peñak era askotakoak izatea, eta Peñak indartzea eta ikusaraztea. Ahultasunak ere identifikatu dituzte. “Garrantzitsuena Peñen Federazioaren mobilizazioa galtzea da, azken urteetan bere masa sozialaren artean, Federazioa gelditutzat joz, eta covid-aren krisiak areagotu egin du pertzepzio hori”, adierazi dute ohar bidez. 

Galdekatutakoek uste dute “pertsonen arteko bizikidetza sortzen den espazioak” direla peñak, “belaunaldien artekoak eta hirian duten inplikazioari eusten diotenak”. Hala ere, ahultasun agusia da bazkideek ez dutela inplikaziorik gizarte- eta kultura-jardueren garapenean.

Diagnostikoak zenbait erronka jarri ditu mahai gainean. Etorkizunean egungo eta etorkizuneko testuinguru aldakorrera egokituko den erakundea izatea federazioa, jaien eredua hausnartzea edota emakume eta gizonen arteko berdintasuna erraztuko prozesuak bultzatzea. Barne-antolaketa eta -egiturari dagokionez, parte hartzeko eta erabakiak hartzeko sistema eraginkorragoa sortzea planteatzen da, parte hartu nahi duten pertsona guztiek parte har dezaten. Halaber, beharrezkotzat jo dute Peñen Federazioa kanpotik sustatzea, “Iruñeko eta Nafarroako erakunde erreferentea izan dadin”. 

Diagnostikoa hamasei Peñetako 1.170 bazkidek egindako ekarpenetatik abiatuta egin da, 913 gizon eta 257 emakumetan banatuta, bileren, talde-elkarrizketen, inkesten eta kontraste-tailer  baten bidez. Guztira, hamasei Peñetan 5.173 bazkide daude; horietatik 3.908 gizonak dira (%80) eta 1.061 emakumeak (%20), eta guztien %23k parte hartu du diagnostiko horretan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!