Arturo Campion euskaltegiaren 50 urte eta 11 irudi, ikusgai

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 7a, 10:22
Argazkia: Nafarroako Parlamentua

IKAko euskaltegiak erakusketa jarri du Nafarroako Parlamentuaren atrioan.

50 urte eta hamaika bizipen. Horiek dira IKAko Arturo Campion euskaltegiak azken mende erdian pilatu eta bildu dituenak. Bizipen horiek irudietara ekarri dituzte orain 50 urte, 11 irudi izeneko erakusketan. Iruñerriko herritar asko azaltzen dira argazkietan, ikasle eta irakasleen bitartez zabaldu nahi izan baitu euskaltegiak azken 50 urteetan egindakoa, horiei aitortza egiteko. 

“Ez da dena urre”, adierazi zuen atzo aurkezpenean Nekane Otamendi euskaltegiko zuzendaritzako kideak. Euskarak eta euskaltegiak bizi izan dituen oztopoak ere bildu dituzte erakusketan. Euskararen legea aldatzea ezinbestekoa dela adierazi du Otamendik.  Nafarroako Gobernuari hitzarmen bat eskatu dio zuzendaritzako kideak finantzazioa egonkortzeko, eta horiek aintzak hartzeko eskatu diote parlamentuari, hizkuntz eskubideak berdintasunean aldarrikatzeko.

Euskara parlamentuan bai, baina ezadostasunetik urrun ikusteagatik pozik azaldu zen ganberako burua. Helduen euskalduntzearen alde egitea, Nafarroak duen aberastasunaren alde egitea dela adierazi du Unai Uhaldek. 
Erakusketa hilaren 20ra arte izanen da ikusgai, 10:00etatik 20:00etara. Astelehenetik ostiralera, ostegunetan izan ezik. Larunbatetan, goizez izanen da bisitatzeko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!