Kanpaina abiarazi du Labak bazkideak lortzeko

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 2a, 11:42

Proiektuaren oinarria sendotzeko Izan labazkide eta punto lelopean ari dira bazkide bila. Yasmine Khris Maansri eta Uxue Rey labakideak izan dira Euskalerria Irratian.

Talde zabala da Laba gunekoa, kopuruz zein izaeraz. Euskararekin eta euskal kulturarekin beste proiektu batzuetan parte hartzen dute askok, euskalgintzaren egituretatik aparte zeuden beste asko; gazteek, beteranoek.. denek dute lekua Laban. Eta gehiago izan nahi dute. Labazkidetu kanpaina abiatu berri dute, proiektuaren oinarria sendotzeko. 

Urtean 120€ ordainduko dute bazkideek, eta ekarpena errentaren aitorpenean %80a desgrabatzeko aukera izanen dute. Bazkideek urteko batzar orokorrean parte hartuko dute, barne informazioa jasoko dute eta aukera izanen dute erabakietan parte hartzeko. Gainera, Labak antolatutako jardueretan abantailak izanen dituzte. Laba.eus atarian egin daiteke bazkidetza.

Egitarau oparoa osatzen ari dira hiriko bihotzean. Datorren astean sexualitatearen inguruko zirrikituak arakatuko dituzte eta gaur Euskalerria Irratiarekin elkarlanean Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko podcastaren grabazioa eginen dute, 19:30ean.

Argazkia: Laba

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!