Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du gaur, Iruñean

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 2a, 07:30

Erraldoien txokoan izanen da ostegun honetan arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Doako gonbidapena 19.00etatik aurrera hartu beharko da han bertan. 

Bueltan da Kantu eta Hitza euskal musika zikloa. Ekaineko ostegunetan formatu txikiko kontzertuetan lau musikari igoko dira oholtzara. Musika emanaldi akustikoak eskaintzen dituen zikloa Erraldoien Txokora itzuliko da. Gaur Mikel Urdangarin abeslari zornotzarraren txanda izango da. Bere ibilbide artistikoaren 25. urteurrena du Urdangarinek, eta kitarra ordez pianoa izango du lagun bakarra oholtzan. Saio berezia dela aitortu du Mikel Urdagarinek Euskalerria Irratian.

Hitzordua arratsaldeko zortzietan izanen dan. Sarrera doakoa da eta ordubete lehenago gonbidapena eskuratu beharko da Erraldoien Txokoan bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!