2022/01/30 17:30ean

Haurrentzako zinea

Asto Erregea

Asto Erregea
Euskaldunon Biltoki (Txantrea), Iruñea

Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hausteskundeak deitzea erabaki du.  Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari,  aurre egin beharko dio.

Manguk baina, ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela. Honen asmoa, Lehoi Erregea tronutik kentzea da,  eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez. 

Azkenik, heldu dira hautetsontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi haustekunde kanpaina!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!