2022/01/29 18:00etan

Txontxongilo emanaldia

Noraren Sekretua

Noraren Sekretua
Civivox Mendillorri, Iruñea

 Aurrez izena emanda Nora neskato jatorra, alaia eta eskuzabala da. Bizitza lasaia eta atsegina du amatxiren eta Aingeru gelakide eta adiskidearen ondoan, biak ere jostetan eta abenturetan lagun. Bizitza errotik aldatuko zaio, Gotzon agertzen denean, gelakide berria, harroa, maltzurra, handiustea, Noraren mundu lasaia hankaz goratuko duena. Neskatoa bere kasa saiatuko da jazarle lotsagabeari aurre egiten, eta ez die bere sufrimenduaren berri ematen laguntzen ahal diotenei. Sekretuak, ordea, zenbat eta gehiago ezkutatzen saiatu, gero eta tematiagoak dira… eta Norak ikasiko du isiltasuna ez dela inoiz irtenbidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!