Ez zuen txapela espero. Hala aitortu du Saioa Alkaizak Euskalerria Irratian. Finalera iristeko bidea luzea izan da iruindarrarentzat; baina azken hiru aldietan finalaren atarian geratu ondoren, sartzea ez ezik, txapeldun ateratzea ere lortu du. Ongi egin nahi zuen finala, eta lortu zuen.
1.750 lagun elkartu ziren igandean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria bertsolariak oholtza gainean, txapela nork jantziko lehian.
Ekitaldiaren lehen zatian, bost ariketetan aritu ziren zortzi bertsolariak: binaka zortziko handian, binaka zortziko txikian, banaka puntu erantzunean, binaka hamarreko txikian, eta banaka bakarkako lanean. Ariketa horietan Saioa Alkaizak eta Eneko Lazkozek bildu dute puntu gehien, eta horrenbestez, haiek pasa dira buruz burukora. Atal honetan, puntuka eta seiko motzean aritu dira hasieran, eta kartzelako lanarekin bukatu dute eguneko saio puntuagarria.
Horren ostean iragarri dute txapeldunaren izena. Hain zuzen ere, Alkaizak, Nafarroako Bertsolari Txapelketako bere lehen finalean eta 995 punturekin, irabazi du txapela. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.
Erdaldunen seme alabok ikasi dugu euskera!
— Haritz Pascual Garjon (@haritzpg) November 29, 2021
Aupa zu Saioa
pic.twitter.com/TVlQu0l1Tt