Iruinkokoan parte hatzeko izen emateko epea ostiralean amaituko da

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 10a, 12:19

2022ko Iruinkokoa inauteri euskaldunak Iruñeko plazak hartuko ditu berriro. Koko-saldoa osatzeko hainbat koko-xuri eta koko-beltz batu zaizkie, baina oraindik badago lekua. Aritz Ibañez dantzariarekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.

Inoiz baino jende gehiago jarri da harremanetan Iruinkokoako antolatzaileekin. Iaz online ospatu ondoren, hiriko plazak hartuko ditu berriro inauteri euskaldunak. Koko fauna osatzeko gazte bila ari dira, baina bestelako lanak egiteko ere edo laguntza ekonomikoa emateko, berriz, adin guztietako euskaldunak dira egokiak. Zaletasun eta abilezia anitz biltzen ditu-eta Iruinkokoak. 

Izen emateko iruinkokoa@gmail.com helbidera mezua bidali behar da, azaroaren 12a baino lehen. Ondoren hasiko dira lehenengo errepikak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!