Abendua arte moztuko dute Santo Domingo aldapa

Iosu Ganuza García 2021ko urr. 29a, 08:58

Iruñeko Santo Domingoko aldapa itxita egongo da abendura arte, iparraldeko ezpondaren segurtasuna bermatzkeo hainbat obra-lan egiteko. Oinezkoentzako igarobidea iparraldeko espaloira mugatuta dago.

Abendura arte itxita egongo da Iruñeko Santo Domingoko aldapa, iparraldeko ezpondan segurtasun lanak egiteko.

Zezen ikuiluetara eta Hezkuntza sailaren aparkalekuetara sartzeko, ibilgailuak Udaletxe plazatik igaro daitezke.

Mozketa horren ondorioz, Villavesaren 14. linearen ibilbidea aldatu behar izan dute. Orain Alde Zaharrera iristen da Gipuzkoa etorbidetik Santo Domingo elizaraino.

Azoka kalera banaketa egiteko iritsi behar duten garraiolariei dagokienez, kale Berritik, Udaletxe plazatik edo Santo Domingo jaitsieratik sartu beharko dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!