Esplotatzaileak auzotik kanpo nahi dituztela aldarrikatzeko protesta antolatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 26a, 18:24

Iruñeko Castillo de Javier hotelean sei urtez gertatutako lan-esplotazioa salatzeko elkarretaratzea eginen dute SOS Arrazakeriak eta AZ Ekimenak, bihar, 19:30ean, hotelaren aurrean.

Bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri berri diote Juan Carlos Cipresi, Iruñeko Castillo de Javier hoteleko zuzendariari. Emakume bat sei urtez eduki du atseden egunik gabe lanean. Bulgariakoa da, eta sei urte horietan garbiketa gelan egin du lo. Auzia salatzeko izanen da protesta, bihar 19:30ean, hotelaren aurrean, San Nikolas kalean. SOS Arrazakeriak eta AZ Ekimenak egin dute deialdia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!