Sadar futbol zelaira itzuli gara

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 26a, 13:06

Zelai berritik egin dituzte azken bi zuzenekoak Eñaut Agirrebengoak eta Iosu Ganuzak. Liga amaitu da, baina datorren denboraldian ere eginen ditugu etxeko partiden kontaketak.

Egoera epidemiologikoak hobera egitearekin batera, Sadar futbol zelaian sartu daitekeen kazetari eta hedabide kopurua handitu dute. Hala, gorritxoek etxean jokatutako azken bi partidak bertatik kontatu ditugu, zuzenean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!