Sestaon izandako hilketa matxista salatu dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 16a, 09:58
Atzoko elkarretaratzea, Udaletxe plazan. (@Ekinklik)

Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hildako bigarren emakumea da Sestaokoa. Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Iragan larunbatean 56 urteko emakume bat erail zuten Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintzak 57 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuen Bilboko itsasadarrean. Ikerketa abiatu zuen, baina zantzu guztien arabera hilketa matxista izan zen.

Aurten indarkeria matxistaren ondorioz hildako bigarren emakumea da Sestaokoa. Gertakaria salatzeko, Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten larunbatean, igandean eta atzo Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.

Iruñekoa atzo arratsaldean izan zen, Udaletxe plazan. Euskal Herriko Emakumeen Mundu martxak eta mugimendu feministak salatu zuten indarkeria matxistak "pandemia" bat izaten jarraitzen duela. Hezkidetzan sakontzeko prebentzio politika errealen premia aldarrikatu zuten; indarkeria sexista lehen mailako arazo "politiko" gisa kontuan hartzeko eta neurriak hartzeko eskatu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!