Urriaren 12ko ekintzagatik ikertutakoek otsailaren 9tik 12ra deklaratu beharko dute

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 3a, 09:59
Ikertutakoei babesa emateko manifestazioa egin zuten urtarrilean, 'Eroriko da' lelopean.

Espainiako Auzitegi Nazionalak urriaren 12an Iruñean egindako protesta ekintzan parte hartu zutene hamabi gazte deklaratzera deitu ditu berriro. Otsailaren 9tik 12ra deitu dituzte Iruñeko Justizia Jauregian telematikoki deklaratzera, eta lehen egunean elkarretaratzea egingo dute.

Koroaren aurkako delitua leporatu diete Nafarroako hamabi laguni, urriaren 12an Felipe VI. Espainiako erregearen eta Cristobal Colonen estatuak eraisteagatik Gora Herriak! ekitaldian. Urtarrilaren 12 ziren deklaratzekoak, telematikoki. Atzeratu egin zuten, baina auziperatuek aurreikusten zuten otsailean deituko zituztela berriro, eta hala izan da. Hilaren 9tik 12ra deklaratu beharko dute, telematikoki.

Auziperatuek hasieratik salatu izan dute auziak “izaera politiko hutsa” duela, kritika politikoa kriminalizatzen eta adierazpen askatasuna erasotzen duelako. “Oso larritzat jotzen dugu hau: Espainiako erregearen figura, Espainiaren historia koloniala eta espainiar proiektua bera kritikatzea zigortu nahi dute”, adierazi zuen Lur Albizu Etxetxipiak, abenduan egindako agerraldi batean. Eskandalutzat jotzen dute kritika politikoa egiteagatik Madrilera deklaratzera deituak izatea: “Ekitaldi politiko batengatik prozedura judicial bat irekitzea, non eta salbuespenekoa den Espaniako Auzitegi Nazionalean, ez da berria, baina eskandalu politikoa da”.

Azaltzen dutenez, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak abaitu zuten ikerketa, komisaldegian deklaratzera deitu baitzituzten, eta ekitaldiak zigorgarriak zirela ebatzi zuten, beren kabuz, auzia Auzitegi Nazionalera eramanez. Baina, horrez gain, “erasoaren atzean” sektore “erreakzionarioenak” ere badaudela ziurtatzen dute: “Gurean, Navarra Suma eta komunikabide jaki batzuk nabarmendu dire ekitaldairen kriminalizazioa”.

Deklaratzera joango diren lehen egunean elkarretaratzera deituko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!