2020/11/07 18:00

Antzerkia

ANTZERKIA: "Futbolariak eta printzesak"

ANTZERKIA: "Futbolariak eta printzesak"
Civivox Sanduzelai, Iruñea

Sanduzelaiko Civivoxean, Eidabe Ekimen Kulturalak “Futbolariak eta printzesak” taularatuko du. Odei eta Lurren istorioa kontatzen du, haien ikasgeletatik ihes egiten duten neska eta mutila. Besteen aldean desberdin sentitzen dira, ez baitituzte bete nahi neska eta mutila izateagatik inposatzen dizkieten arauak. Komedia hau 8 eta 13 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta topiko sexistak apurtu nahi ditu. Esketx-erako eszena laburren bidez, umorea, musika, dantza eta antzerki-jokoez baliatuta, agerian utziko dituzte berdintasunean bizitzea zailtzen dituzten egoerak. Sarrerak 3 euroan daude salgai, www.pamplonaescultura.es webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!