Berrehun erakundek adierazi diete babesa prebentzio komunitarioko zerbitzuei

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 4a, 08:52
Prebentzio komunitarioko taldeen aldeko protesta bat.

Hainbat gizarte taldek, auzo unitateetako profesionalek eta haur eta familia taldek, bai eta sindikatu eta talde politikok ere, babesa eman diete Iruñeko prebentzio zerbitzuei, haien jarraipena arriskuan baitago Navarra Sumak iragarri ostean ez diela kontratua luzatuko.

Zortzi taldeetako elkarteek lan hori egiten jarraitzea babesten duten kolektiboen eta erakundeen zerrenda argitaratu dute. Babesa auzoka iritsi zaie: Txantrea azpimarratzekoa, 29 talde eta erakunde agertzen baitira zerrenadn; ondoren doaz Arrotxapea (22), Mendillorri (19), Alde Zaharra (17), Arrosadia-Azpilagaña (14) eta Sanduzelai (8).

LAB, ELA, CCOO, UGT eta Solidari sindikatuek, EH Bildu, Geroa Bai, Podemos, Izquierda-Ezkerra, PCE-EPK eta Batzarre alderdi politikoek, eta Ernai, Gazte Komunistak eta Nafarroako Mugimenduko Ikasleak gazte erakundeek ere sinatu dute komunikatua. Halaber, haur eta familia taldeek, hezitzaileek eta bestelako gizarte taldeek babestu dute: Bilgune Feminista, Sasoia, Kattalingorri, SOS Arrazakeria, Gaz Kaló, Medicos del Mundo, Salhaketa, Iruñea Harrera Hiria, Mugarik Gabe, Hiesaren aurkako Batzordea, Sodepaz, Iruñeko haitzak

Ohar baten bidez adierazi dutenez, prebentzio komuntarioko taldeek "haurrak babesteko sistemaren babes potentziala integratzen dute, parte hartzeko espazio seguru eta inklusiboen bidez". Azpimarratu dutenez, une honetan zerbitzuak dira, ikastetxeekin batera, haurrei eta nerabeei arreta emateko leku seguru bakarrak, batez ere biztanle ahulenei arreta emateko, "Konfinamenduan, deseskaladan eta udan ikusi zen bezala".

Horregatik guztiagatik, esan dute ez dutela onartzen eredu aldaketa "arbitrarioa eta oinarri tekniko eta juridikorik gabea". "Iruñeko haurren eskubideak bermatu beharko lituzketenek babes-sistema hausten dute, eta haurrak jolas politikorako erabiltzen dituzte".

Erlazionatuak

"Aurrera lan komunitarioa"

Euskalerria Irratia 2020 aza 03 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!