Laukoteka eta ordubetez bisitatu ahalko da hilerria Santu Guztien egunean

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 19a, 18:09

Iruñeko hilerrian 2.000 lagunentzako tokia izango da Santu Guztien egunean, eta ezin izanen da lorerik sartu.

San Jose hilerrian sartzen eta ateratzen diren pertsonak zenbatzeaz gain, sarbide-kontroletan sartzen direnen gorputz-tenperatura hartuko da, maskarak daramatzatela egiaztatuko da eta bisitak gehienez familia-nukleo bereko lau pertsonako taldetan egingo direla kontrolatuko da. Alderdi horiek ere zainduta egongo dira esparruaren barruan. Bisitaldia ordubetekoa izango da gehienez.

Neurriak betetzen direla kontrolatzeko, udalak babes zibileko hamar laguntzaile kontratatuko ditu, sarbideez eta barnealdeaz arduratuko direnak. 

Hilerriaren ordutegia hau izanen da: urriaren 20tik azaroaren 2ra, 8etatik 19etara, eta azaroaren 3tik azaroaren 15era, 8etatik 18etara.

Azaroaren 1ean ezingo da loreekin sartu

Urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, Nafarroa hiribidetik hilerrira sartzeko, San Juan Kirol Elkartearen ondoan, oinezkoen joan-etorria baino ez da egongo. Ate nagusitik bakarrik sartuko da, eta irteera beti ibaiko atetik egingo da. Hilerrira bisitak egitera soilik joan ahal izango da, eta ezin izango da plataforma edo eskailerarik erabili (erabilera komunekoak ez dira erabilgarri egongo).

Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, ezin izango da loreekin hilerrira sartu. Aurreko egunetan garbitu eta utzi beharko dira sortak. Iturriak itxita egongo dira. Etxetik ura eramatea gomendatzen da.

Trafiko aldaketak

Urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, 08:00etatik 20:00etara, zirkulaziorako itxita egongo dira Nafarroa etorbideko biribilgunea, San Juan Kirol Elkartearen ondoan; Orcoyen eta Biurdana kaleek bat egiten duten biribilgunea, Julio Caro Baroja-La Granja I.E.S.ren ondoan, eta Miluzeko errepidea, Barañaindik gertuen dagoen sarbidetik aurrera. Hala ere, pertsonak eta, batez ere, ibilgailuak oso ugariak ez diren orduetan, udaltzainek ibilgailuak Orcoyen eta Biurdanako biribilgunean eta Miluzeko errepidean igarotzea ahalbidetuko dute.

Hiru egun horietan, behin-behineko aparkalekua erabilgarri egongo da azaleran, Nafarroa etorbideko biribilgunearen ondoan, San Juan Kirol Elkartearen eta Biurdana parkearen artean, Nafarroa etorbidetik sartzeko aukerarekin. Gainera, hilerritik gertu dauden San Juan auzoko bideak aparkaldi arautukoak direnez, errotazio-plaza asko egongo dira erabilgarri.

Taxietan, loradendako enpresetako ibilgailuetan (Udaltzaingoak horretarako emandako txartelarekin) eta desgaitasun-txartela indarrean duten ibilgailuetan sartu ahal izango da, baldin eta txartel horren titularra ibilgailuan badoa. Ibilgailu horiek hilerriaren inguruan aparkatu ahal izango dute, gehienez ere ordubetez.

Udaltzaingoan baimen bereziak eskatzea

Halaber, arrazoi justifikaturen bat edo aldi baterako eragozpen fisikoren bat duten pertsonek, behar bezala egiaztatuta eta dokumentatuta, Udaltzaingoaren Buruzagitzan eskatu ahal izango dute, urriaren 20tik (asteartea) aurrera, ibilgailu bakar bati hilerriaren ingururaino sartzeko baimena emateko pasea. Eskaera hori egiteko ordutegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!