Atzerritarren bulegoetako itxaron zerrenden aurka protesta egin dute asteburuan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 19a, 08:42
Larunbateko protesta, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. (Ahotsa.info)

Arrazakeriaren aurkako Nafarroako mugimenduak elkarretaratzea egin zuen larunbatean Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean

Arrazakeriaren aurkako Nafarroako mugimenduak, hainbat kolektibok deituta, protesta egin du asteburuan Iruñean, atzerritarren bulegoetan itxaron zerrenda luzeak daudelako eta itxaronaldi horrek pairatzen dutenen eguneroko bizitzan eragiten dituen ondorioengatik. Erregulatzeak arinago arautzeko eta Atzerritarren Legea indargabetzeko eskatu dute.

Hitzorduak emateko atzerapena “kroniko” bihurtzeaz gain, “nabarmen” okertu dela kritikatu dute. Hala, bulego horietara joaten diren pertsonek hitzordurik ez dagoela uste dute, eta, gainera, instrukzio zerrenda luzea ematen diete, izapidearen arabera.

Administrazioak bide telematikoa lehenesten duela kritikatu dute, baina "ez da sarbidea errazten". "Ez dute kontuan hartzen dagoen eten digitala, eta mendekotasun berri bat sortzen dute sarbide zuzena duten profesionalekiko, sistemaren ertzetan hitzorduak salerosteko merkatu bat sortzeaz gain", kritikatu dute.

Era berean, "bidegabekeria maila aldatu egiten da sistemak egokitu zaituen kategoria juridikoaren arabera", eta kaltetuenak, bizitzeko edo lan egiteko baimena edo senideena lehen aldiz behar dutenak direla esan dute.

Nafarroako Gobernuari eskatu diote "berehala" esku hartzeko eta konponbide eraginkor bat ezartzeko prozedura horiek arintzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!