23 ikastaro euskaraz Civivoxek urritik urtarrilerako eskaintzan

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 22a, 20:38

180 ikastaro eta lantegi eskainiko ditu denera, aurrez aurrekoak eta onlinekoak uztartuta. Izen-emateko epea irailaren 22tik 27ra da.

Guztira 1.906 ikaspostu eskainiko dira, aurrekoetan baino gutxiago, osasun-segurtasuneko neurriak direla-eta.

Izena eman behar da www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan. Lauhileko honetan, berritasun gisa, aurrez aurrekoez gain, online ikastaroak eskainiko dira, baita modalitate dualean ere: aurrez aurreko eskolak eta birtualak uztartuta.
Tokiak zozketa bidez esleituko dira behin-behinean izena eman dutenen artean irailaren 28an. Posta elektroniko bidez emaitzaren jakinarazpena jaso ondoren, edo Civivox sarean aurrez aurre zein 010ean galdetuta jakin ondoren, matrikula egin beharko dute, irailaren 29tik aurrera, gehienez ere 72 ordutako epean.

Euskarazko eskaintza

Aurrez aurreko 20 ikastaro emanen dira euskaraz: Alfabetatze digitala, Grabatua. Xilografia, Emozioen kudeaketa, Pilates, Yoga, Animaziorako hastapena, Yoga eta soinua , Yoga, zentrua eta bizkarra, Mugimenduko GAP-a, Herri dantzak, Robotika, Dantza latinoak eta Ipuinak gure munduan.

On line hiru historia ikastaro eskainiko dira: Erromatarren aurretik: Iruñerriko populazio baskoia eta haren defentsa-sistemak. Iruñearen erromatartzea eta kolonizazioa: Civitas Pompaelonensis-aren sorrera Goi Erdi Aroa, eratzear dagoen erresuma bateko hiriburuan. Iruñeko Erresumako arteari eta arkitekturari buruzko hipotesia.


Eskaintza orokorra

Kategoriaka antolatuta, herritarren epigrafearen barruan mantentzen dira ‘Errebeldeak eta arriskutsuak zinema eta telesailetan’, ‘Emakumeen ahalduntzea sormena baliatuta’ eta ‘Barazkien hazkuntza ekologikoa’. 9 ikastaro daude ezagutzaren arloan, honakoak nabarmentzen direlarik: zinemaren historia, arte zein musika garaikidera hurbiltzea, Iruñeko artea eta ondarea, emakume idazleak, historia garaikidea eta ibilbide birtualak Iruñeko historian barna. Udalak teknologia berriei buruzko 20 ikastaro eskainiko ditu, arrakala digitala gainditzeko xedez, hala aurrez aurrekoak nola birtualak, baita maker esparruko ikastaroak eta diseinukoak ere, Photoshop erabilita, adibidez.
 

Haur zein familiendako programazioaren barruan aldiz, honakoak nabamentzen dira: robotika ikastaroak, arte plastikoak familiartean, bideojokoen programazioa, zientzia familiartean, musika eta hezkuntza emozionala, animaziorako sarrera, ipuinen sorkuntza eta adierazpen plastikoko ikastaroak jaioberriekin. Sormenaren atalarekin jarraituz, 55 jarduera eginen dira Sarean: argazkigintza ikastaroak, hainbat mailatakoak; musika eta antzerki ikastaroak (gitarra, kaxoi flamenkoa, klown komedia…); chalk Paint, kaligrafia ingelesa, olio-pintura, akuarela, grabatua eta komikien sorkuntza; literatura ikastaroak ere egonen dira eleberri zein poesiari buruz; hainbat diziplinatako dantza ikastaroak; baita Sarearen aurreko programazioetan ohikoak izan diren beste ikastaro batzuk ere (altzariak zaharberritzea, zur-lanak, barrualdeen diseinua, estilismoa eta tendentziak…).
 

Garapen pertsonaleko 78 ikastaro eskaintzen dira sorta osatzeko: sasoian egoteko ikastaroak (yoga, pilates, yogilates, sasoian egoteko zirkuitua, teknika hipopresiboak, bizkar osasuntsua…), sukaldaritza (formatu birtualean), eta norberaren osasuna eta ongizatea lantzekoak (emozioen kudeaketa, erlaxatzeko teknikak eta ariketak, adimen emozionala, gorputz-jarrera zuzentzea…).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!