Iruñeko Golem aretoan estreinatuko dute 'Bi urte' filma

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 26a, 13:51

Intsumisioaren borroka goratzen du dokumentalak, duela 30 urte sodaduskaren aurka egin zuten sei lagunen eskutik. Horietako bat da Euskalerria Irratiko estari eta koordinatzaile Juan Kruz Lakasta.

Intsumisioaren borroka jaso duen Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala zinema aretoetara helduko da datorren astean. Iruñeko Golem zineman izanen da estreinaldia, astelehenean; ondoren, Baiona, Bilbo eta Gaztelun emanen dute.

Soldaduskaren aurkako borroka intsumisoak Euskal Herria astindu zuen duela 30 urte. Milaka izan ziren Espainiako armadari ezezkoa eman zioten intsumisoak. 2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu ziren sei lagunen istorioa kontatzen du. Lander Garro da zuzendaria, eta Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeekin elkarlanean aritu da lanean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!