52 salaketa kalean edateagatik eta 47 maskara ez erabiltzeagatik, asteburuan, Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 18a, 07:36

Asteburu honetan, Iruñeko Udaltzaingoaren patruilek 45 jarduketa egin dituzte osasun araudia ez betetzeagatik, eta 99 salaketa jarri dituzte: 52 kalean edateagatik eta 47 maskara ez erabiltzeagatik.

Joan den asteazkenean Iruñeko Udalak hiriko kaleetan edatea debekatu zuenetik, Iruñeko Udaltzaingoak 59 pertsona zigortu ditu arau hori ez betetzeagatik. Neurri hori joan den astean sartu zen indarrean: udalak debekatu egin zuen hiriko bide eta espazio publikoetan edatea, zenbat pertsona biltzen diren eta zein ordutegitan egiten den kontuan hartu gabe. Hala, eremu publikoetan edari alkoholdunak kontsumitzea baimendu gabeko jardueratzat jotzen da, "jarduera horrek pertsonen kontzentrazioa eragiten duelako eta kutsatzeak eragin ditzakeelako", udalak azaldutakoaren arabera.

Bestalde, maskara derrigorrezkoa da Nafarroan espazio publikoetan eta itxietan, distantzia alde batera utzita, uztailaren 17tik. Nafarroan maskara erabiltzeko derrigortasuna ez betetzeagatiko zehapenak, oro har, 100 eurokoak dira, baina zenbateko hori aldatu ahal izango da aplikatu beharreko legeria sektorialaren arabera. Hilabete honetan, Iruñeko Udaltzaingoak 495 pertsona zigortu ditu maskara jantzita ez eramateagatik edo gaizki erabiltzeagatik, hau da, sudurretik kokotseraino ez estaltzeagatik.

495 zigor horietatik 47 asteburuan ezarri zituzten. Zigor horiek, nagusiki, bakarrik zihoazen pertsonei jarri zaizkie, baita garraio publikoan zihoazen eta maskara eramateko betebeharra bete nahi ez zutenei ere. Oro har, maskara ez eramateagatiko isuna 100 eurokoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!