Kamerak eramanen dituzte soinean Iruñeko udaltzainek

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 17a, 13:32

Ostiraletik Iruñeko Udaltzaingoak bere esku hartzeak grabatuko ditu, polizien uniformeetan jarritako kamera txiki batzuekin. Une honetan 26 kamera dituzte.

Modu esperimentalean uztailaren hasieratik, zehazki, ez sanferminietatik, kamerak dituzte soinean Iruñeko zenbait udaltzainek. Neurriarekin poliziaren esku-hartzeen "gardenatasun hobetu" eta "tentsioa gutxitu eginen da Iruñeko Udalaren ustez, "egoera grabatzen ari dela jakiteak, askotan, momentuaren baretzea eragiten baitu".

Gainera, bere ustez, horrela "bermatzen da poliziak jarduketak proportzionatuak izatea, eta ebidentziak dira agintaritza judizialaren aurrean, gaia auzitegietara iristen bada. Era berean, grabazio horiek aurrera eraman daitezkeen ikerketak konpontzen lagun dezakete ".

Kamerak poliziaren bularrean edo sabelean jar daitezke. 27 eta 100 gramo arteko pisua dute, eta 8 eta 32 GB arteko biltegiratze-ahalmena; hau da, lau ordu eta bi egun eta erdi bitarteko irudiak dira, grabatzen diren kalitatearen arabera. 26 kamera dituzte guztira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!