Enplegua berreskuratzeko zantzu positiboak ikusten ditu Maeztu kontselariak

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 14a, 13:22

Apiriletik ekainera Covidak enpleguan izan duen eragina neurtzen duen txostena aurkeztu duten gaur goizean. Aurreko hiru hilekoan baino %16  gehiago hazi da langabezia, iazko epe berean baino % 29 gehiago.

Pandemia honetan inoiz ez bezalako enplegu suntsiketa izan da. Uztailean 40.048 langabetu zeuden zerrendetan izen emanda Nafarroan. 

Honekin lotuta beste bi datu on azpimarratu dituzte: Nafarroa dela ERTEtik langile gehien atera duen erkidegoa, eta Barne Produkto Gordineran beherakada txikiena izan duena.

Hala ere oso kezkagarria da egoera eta Enpleguaren uneko argazkia osatzeko beste datu batzuk eman dituzte:  Langabeen erdia baino gehiago, % ia 57 emakumeak dira. Adinaren arabera gazteen artean da enplegu geien suntsitu den tartea: 25 urtetik behekoen erdia pasatxo galdu da eta 25 eta 34 urte bitartekoen artean %46, iazko zenbakiekin alderatuta.

Kanpotik etorritako langileen artean langabezia igo egin da % 41.

Formakuntzari dagokionez lanik gabe dauden %70k oinarrizko formakuntza baizik ez dute.

Lan alorrei dagokionez krisiaren eragin handiena ibilgailuen sekotorean izan da. Lan kontratoak asko jeitsi dira, %90 Luis Camposek azaldu duen bezala.

Ostalaritzan %80 murriztu dira kontratuak hiru hilabete hauetan eta hezkuntza alorrean %76.

Lehen sektorean, aldiz, igo dira kontratuak %20, baina iaz baino gutxiago, hala ere.

Osasun alorreko langileen artean ere igo dira kontratazioak azken urte honetan %7 zehazki eta jada Nafarroako ekonomian hirugarren atal garrantzitsuena da kontratazioetan, manufakturen eta ibilgailuen atzetik.

Lurraldeei dagokienez enplegu galera handiena Pirinio eta aurrepinioko eskualdeetan gertatu da. Pinioan enpleguaren %70 galdu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!