UEUren Iruñeko ikastaroetarako oso plaza gutxi gelditzen dira

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 12a, 11:38

Abuztuaren 31an eta irailaren 1ean eskainiko dira Ezpeleta Jauregian lau ikastaroetatik bakar batean gelditzen dira oraindik plazak: Euskal Herria Dekoloniala Mintegia. Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean iraila-urrirako antolatutako beste 11 ikastaroak ere beteak daude.

Uda arraro honetan aurrera darrai UEUren 48. Edizioak. Aurten ez ohiko datetan eta segurtasun neurri guztiak hartuta bi alditan bildu dituzte ikastaroak: lehena uztailean izan zen, orduan Eibar, Donostia eta Usurbilen egin ziren saioak eta orain Iruñea eta Baionaren txanda dator.

Iruñean lau ikastaro eskainiko dira abuztuaren 31an eta irailaren 1ean, Ezpeleta jauregian eta modu presentzialean, Idoia Torregarai UEUko komunikazio arduradunak azaldu digun bezala.  

Eta arrakastatsu suertatu dira: lau ikastaroetatik bakar batean gelditen dira oraindik plaza libreak: Euskal Herria Dekoloniala Mintegia.

Beste hirurak beteak daude: Orreagatik 36ko gerrara Nafarroaren historia ikastaroa, Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak eta Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.

Lau ikastaro hauetaz gain UEUk aurten beste 11 gehiago eskainiko ditu Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko atalarekin sinatutako hitzarmena dela medio.

Hauek abuztuaren 31tik aurrera eginen dira, batzuk modu presentzialean eta besteak on-line eta denak, jada, beteak daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!