1.800.000 euro merkataritza eta ostalaritza suspertzeko

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 10a, 12:38

Iruñeko Udalak bi motatako laguntak emanen ditu: milioi bat laguntza zuzenetan COVIDak ekarritako gastuei aurre egiteko eta 800.000 euro kontsumo bonuetan. 20 euroko bonuak erosi ahal izanen ditugu 14 euroan. Kontsumitzaile bakoitzak 5 hartu ahal izanen ditu gehienez. 

Enrique Maya alkateak iragarri dirulaguntzak emanen dituztela Iruñeko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko. Denera 1.800.000 euro.  

Bi motatako dirulaguntzak izanen dira: lehena milioi bat euro laguntza zuzenetan COVID-a dela eta,  establezimentuetan izan ditzuten gastuei aurre egiteko. Manparak, seinalizazioa, garbiketa produktuak… hilabete hauetan erosi behar izan dituzten gauzengatik izaniko aparteko gastuak aurkeztu ahal izanen dira urriaren 31 arte. Gehienez gastuaren %85 ordainduko du Udalak eta gehienez 1.000 euro emanen zaio establezimendu bakoitzari.

Bigarren laguntza mota kontsumorako bonoak izanen dira. 20 euroko bonuak aterako dira. Kontsumitzaileek bonu hauek 14 euroan eskuratu hal izanen dituzte. Beste 6 euroak udalak jarriko ditu. Pertsona bakoitzak gehienez 5 hartu ahal izanen ditu. Orain epe bat zabalduko dute hilabetea bukatu artekoa, interesatuta dauden denda eta tabernek izena emateko. Ondoren bonuak jarriko dira salgai eta jendeak zerrenda horretan dauden guztietan erabiltzeko aukera izanen dute.

Salmentak, oro har, ongi joan ziren konfinamendua bukatutakoan eta sanferminak arte, Carlos Albillo, Alde Zaharreko merkatarien kudeatzaileak adierazi duen bezala, baina agerraldiekin batera gainbehera gertatu zen berriro eta orain behar beharrezkoa da erakundeen laguntza krisialdi honi aurre egin ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!