Protesta sinbolikoa izan da. Lau aktibistak, Iruñeko zezen plazan sartu dira presoak etxeratzeko eskatzen duen pankarta zabaltzeko. 1978an ere horrela izan zen, plaza beteta zegoelarik zezenketaren ostean. Espainiako polizia orduan, gogor oldartu zen plazan zen jendearen kontra. Istilu larriak eragin zituzten uniformedunek eta horietan, poliziaren tiropean hil egin zen German Rodriguez Iruñeko gaztea. Gertakizun larria gogoratuz eta presoen aldeko aldarria oraindik ere bizirik dagoela gogoratuz, Sortuko lau aktibistek pankarta zabaldu dute, itxita dagoen Iruñeko zezen plazan.
Gaur 13:00etan lore eskaintza eginen da German Rodriguezen hilarrian, 20:00etan ere Peñek urteroko omenaldia eginen dute leku berean eta 22:00etan lapiko jotzea deitu dute balkoietatik, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.