Uztailaren 6a, 8a, 9a, 10a, 13a eta 14a lanegun izendatu ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 3a, 15:03

Uztailaren 7a, San Fermin eguna, jaiegun gisa mantendu du dalak.

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideen ebazpen bidez, udal administrazioaren bulegoen eta egun baliogabeen lan egutegia aldatu du, Sanferminak bertan behera uzteko baldintzara egokitzeko. Uztailaren 6a, 8a, 9a, 10a, 13a eta 14a laneguntzat joko dira ondorio guztietarako, eta, horregatik, egun horiek "balioduntzat" hartuko dira epeak zenbatzeko. Uztailaren 7a, San Fermin eguna, jaiegun gisa mantendu du Udalak.

Ebazpenak adierazten duen bezala, "urteko banakako lanaldia aldaezina denez, langileek 6 egun izango dituzte nahitaez lan egin beharrik ez izateko. Egun horiek idazkaritza teknikoei jakinarazi beharko zaizkie, onar ditzaten, eta zerbitzuaren beharrek eragin ditzaketen mugen mende egongo dira soilik, antzeko beste figura batzuk bezala".

Ebazpen horrek aldatu egiten du aurreko beste ebazpen bat, 2019ko azaroaren 20koa, udalaren lan-egutegia ezartzen zuena; kasu hartan, San Fermin jaiak direla-eta, 6tik 14ra bitarteko egunak jaieguntzat jotzen zituen. Etetea aldaketa horren ondorio izan da. Azkenik, ebazpen honek, udal-administrazioan dauden egoerak homogeneizatze aldera, berariazko lan-egutegia egin duten udal-zerbitzuei eskatzen die egutegi hori egokitu dezatela bertan jasotakora.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!