Astelehenean irekiko dute berriz Gazteriaren Etxea

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 29a, 09:22
Zenbait gazte, Gazteriaren Etxeko jarduera batean, artxiboko irudi batean.

Ohiko ordutegian arituko da eta aurretiko hitzordua eskatzeko aukera emango du, aholkularitza espezializatuetarako edo zibergelarako, besteak beste.

Bi hilabete eta erdi itxita egon ostean, Gazteeriaren Etxeak bere ateak irekiko ditu astelehenetik aurrera, ekainaren 1etik aurrera. Gazteentzako informazio bulegoa, aholkularitza espezializatuak, Ziber gunea eta kafetegia aktibatuko dira. Arreta telematikoa lehenesten jarraituko du, aholkularitzetarako eta Ziber espaziorako hitzordua eskatzeko aukerarekin, eta maskara erabiltzera behartuko ditu bertaratzen direnak.

Urteko sasoi honetako ohiko ordutegian egingo da: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara eta 17etatik 22etara; larunbatetan, 10etatik 14etara eta 17etatik 21etara; eta igandeetan, 10etatik 14etara. Berrikuntza nagusia aholkularitza espezializatuekin lotuta dago.

Ohiko telefono eta posta elektronikoaz gain, aldez aurretik hitzordua hartu ahal izango da telefonoz 948 23 35 12 zenbakian edo aurrez aurre, itxarote-denborak murrizteko eta segurtasun-neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Ziberespaziora sartzeko, hitzordua eskatu ahal izango da Capitanresetic@casajuventud.com

Pixkanaka, Gazteriaren Etxeak bere beste zerbitzu batzuk eskainiko ditu, hala nola aretoak lagatzea, gazteei ekitaldi propioak antolatzen laguntzea, hainbat arlotako prestakuntza ematea. Pixkanaka irekiko da, eta, ondoren, Viajeteka, aisialdiko jarduera alternatiboen programak, erakusketak... Gaur egun, udari eta hurrengo ikasturteari begira proposamenak eskaintzen ari da, betiere indarrean dauden neurriak beteta.

Berriro ireki ahal izateko, Gazteriareen Etxeak, Sedena enpresaren eta Iruñeko Udalaren bidez, prebentzio neurri batzuk ezarri ditu langileen eta erabiltzaileen osasuna babesteko.

Guneak garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak edo edukiera kontrolatzeko eta informatzeko neurriak hartu ditu, pilaketak saihesteko eta instalazioa behar bezala eta segurtasunez erabiliko dela bermatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!