Aurreikuspenen arabera, programazioa ekainaren amaierara arte luzatuko da, eta mota guztietako gailu mugikorren bidez eskura daitezkeen ikastaro, tailer, saio eta baliabide irekiez osatuta dago. Astero, udalak Emakumeen Etxe Birtualeko jarduerei buruzko informazioa argitaratuko du, saioak jarraitu ahal izateko esteka birtualarekin, https://www.pamplona.es/casa-de-las-mujeres-programacion-online helbidean.
Eskaintza zazpi eremu handiren inguruan egituratuko da: berdintasunari buruzko ikaskuntza eta gogoeta; hezkidetza familiaren esparruan; feminismoei buruzko ikuspegiak; emakumeen parte-hartzea eta irudia sare sozialetan; osasuna eta autozaintza; tratu onak, eta indarkeriaren prebentzioa. Hasierako eskaintza 24 jardueraz osatuta dago, horietako hiru euskaraz. Batzuk hitzordu independenteak dira, eta beste batzuk ikastaro luzeagoek osatzen dituzte. Goizez eta arratsaldez egongo dira saioak.
Osagarri gisa, Iruñeko emakumeen elkarteek Emakumeen Etxean antolatzen dituzten jarduerak eta proposamenak ere sustatuko ditu udalaren webguneak.