"Jendearekiko arduragatik" jaien antolakuntza bertan behera uztera "behartuta" daudela adierazi dute San Juan Xar kultur guneko kideek sare sozialetan. Bide batez, auzoan laguntza sareetan parte hartzen ari diren guztien laguntza eskertu dute eta elkartasun besarkada bat bidali diete "jaietako sustatzaile nagusiak diren bizilagun, komertziante eta ostalariei". Denda txikietan kontsumitzeko deia ere luzatu du San Juan Xar guneak.