Itxaso Andres (AZ Ekimena): “Zenbait espekulatzailek koronabirusaren krisia aberasteko aprobetxatu nahi dute”

Euskalerria Irratia 2020ko api. 30a, 12:58

Bizitzeko Alde Zaharra taldeak turistifikazioaren eta gentrifikazioaren kontra egiten du lan, AZ Ekimena plataformaren barruan. Idealista eta Fotocasa webguneak arakatuz, atzeman du zenbait etxejabe koronabirusaren pandemia espekulatzeko eta etekina ateratzeko aprobetxatzen ari direla.

Alokairurako etxebizitzak oso prezio altuetan eskaintzen ari dira, eta hainbatetan legearen aurka doazen baldintzak ezarriz. Mota horretako 22 pisu ikusi dituzte Alde Zaharrean, eta Zabalgunean beste 15. Logela bakarreko pisuak hilean 650 euroko alokairuan eskaintzen ari dira. Eta seikoak 2.800ean. Itxaro Andres Bizitzeko Alde Zaharra taldeko kidea da, eta Metropoli Forala saioan azaldu duenez “lehen alokairu turistikorako erabiltzen zituzten etxebizitzak orain alokairu arruntera bideratzen ari dira, baina betiere espekulatzeari utzi gabe”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!